Pintxo eta Txotx! larunbatean, Igartubeitin
Bi bisita izango dira aukeran, 11:00etan euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.
Uda honetarako prestatutako eskaintzaren barruan Pintxo eta Txotx! jarduera eskainiko dute larunbat honetan Igartubeiti baserrian.
Besteren artean, jakiek izandako garrantzia ezagutzeko aukera eskaintzen du bisitak. Artoaren iritsierak eragindako eraldaketari buruz hitz egingo dute eta sagardoa egiteko dolarearen funtzionamendua ezagutzeko aukera egongo da baserrian.
Bestalde, interpretazio zentroan dagoen “Mundua lau zaporetan margotuta” erakusketaren bidez euskal gastronomian murgildu eta lau saltsen bitxikeriak ezagutzeko aukera egongo da. Amaitzeko pintxoa eta txotxa ez dira faltako.
- Bisitak: 11:00etan, euskeraz; 12:30etan, gaztelaniaz.
- Prezioak: 6 euro helduak eta 4euro haurrak.
- Izen-ematea: web gunean, 943 72 29 78 zenbakian edo igartubeiti@gipuzkoa.eus-era mezu bat idatzita.