San Joan Txiki festa eguna ospatuko dute bihar Olaberrian
Mezarekin eta herritar guztiei eskainitako hamaiketakoarekin hasiko dute eguna. Arratsaldean kultur eta kirol ekitaldiak dituzte.
San Joan Txiki festa eguneko hamaiketakoa, artxiboko irudi batean.Aimar Maiz San Joan Txiki festa-eguna izango dute bihar, abuztuaren 29a, osteguna, olaberritarrek. Mezaren ondoren, herritar guztiei hamaiketakoa eskainiko die udalak (12:00). Bi ekitaldi horiek osatuko dute goizeko egitaraua.
Arratsaldean, 16:30ean, Azken fakirra haurrentzako kale ikuskizuna izango da, 17:00etan heldu herriko krosa –bakarka edo bikoteka– eta 18:00etan esku-pilota jaialdia.
Horien ondoren, Eusko Labeleko produktuen eta sagardoaren dastaketa izango dira Olaberriko plazan (20:oo), eta iluntzean Etxebarria aita-seme trikitilariek girotuko dute.
EGITARAUA
- 11:00. Meza
- 12:00. Hamaiketakoa
- 16:30. Azken fakirra haurrentzako kale ikuskizuna
- 17:30. Helduen herri krosa
- 18:00. Esku pilota jaialdia
- 20:00. Eusko Labeleko produktuen dastaketa
- 20:30. Erromeria Etxebarria aita-semeekin













