Yoga, zumba, pilates eta gap ikastaroei jarraipena eman nahi diete Gabirian
Iazko irakasleek jarraitzeko asmoa adierazi dute eta orain taldeak eratu nahi dituzte. Udaletxera deitu behar da. Irailaren 6a izango da azkeneko eguna.
Gabirian yoga, zumba, pilates eta gap ikastaroak antolatu nahi dituzte 2024/2025 ikasturterako. Iazko irakasleek jarraitzeko asmoa adierazi dute eta orain taldeak eratu nahi dituzte. Horretarako, udaletxera deitzeko (943 88 07 34) edo 670 36 47 18 zenbakira Whatsapp mezu bat idazteko eskatu dute. Zein modalitateetan parte hartu nahi den adierazi behar da. Izena emateko azken eguna irailaren 6a izango da.