Goierri eta Donostia arteko autobus zerbitzua eratu nahi dute, ikasleentzat
Irailaren 3an Biziolan elkartuko dira: 18:00etarako, deialdi irekia egin dute eta 19:00etan, bazkideentzako. Webgunea ere sortu dute.

Goierri-Donostia Unibertsitarien Garraio Elkarteak batzarra egingo du irailaren 3an, Biziolan. Donostiako unibertsitateetara joan-etorriak egiteko autobusak antolatzen ari dira eta interesa dutenei dei egin diete 18:00etan Lazkaon elkartzeko. 19:00etan bazkide direnen bilera egingo dute. Webgunea ere sortu dute, elkartearen berri emateko eta interesa dutenak sartzeko.