Ostadar dantza taldearen urteurrenean parte hartzeko deia
Irailaren 20an eta 21ean ekimen erraldoi bat egingo dute herria dantzan jartzeko helburuarekin. Ekimenean parte hartzeko izen ematea zabalik dago.
Ostadar dantza taldearen 40. urteurrenaren harira, herria dantzan ipiniko dute datorren irailaren 20ean eta 21ean egingo duten ekimen erraldoi batekin: 24 ordu dantzan etenik gabe burutzea da helburua. Era berean, Maurizia Aldeiturriaga pandero jole bizkaitarra ere omenduko dute bere jaiotzaren 120. urteurrena dela-eta. Ekimena Bideluze plazan izango da. Bi egun hauetan plaza dantzak dantzatuko dira (fandangoak, arin-arinak, jauziak…), beraz, dantza egiteko nahiz musika jotzeko gai den jendea animatu nahi dute parte hartzera. 15 minutuko txandak izango dira, eta txanda hauek banaka zein taldeka egin ahalko dira, irailaren 20ko, ostirala, 20:00tik aurrera hasita. Izena emateko, https://24orduzdantzan.eus webgunean.