Maialen Lujanbiok 'rr_6_erre(AH)ala' emanaldia egingo du Zaldibian
Poesia, bertsoak, performancea, irakurketa eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen saiorako sarrerak astelehenean jarriko dituzte salgai.

Maialen Lujanbio bertsolari hernaniarrak rr_6_erre(AH)ala emanaldia egingo du Zaldibiako Herri Antzokian. Irailaren 5ean izango da poesia, bertsoak, performancea, irakurketa eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen saioa, 19:00etan.
Sarrerak astelehenean jarri dituzte salgai Karreane kultur etxean, 17:00etan, zazpi euroan. Lehen bi egunetan Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna, eta sarrerarik geratuko balitz, emanaldiaren egunean bertan eskuratu ahal izango dira antzokian bertan.