Unai Dominguezen oroimenezko festa irailaren 7an izango da
Txangoa, bazkaria eta akrobazia ikuskizuna egingo dituzte. Musika saioa ere egongo da.
Unai Dominguezen omenezko III. memoriala egingo da irailaren 7an izango da, larunbatean. Motozale lazkaotarra omentzeko ekitaldia iragarri ditu udalak eta bazkarian parte hartzeko txartelak salgai jarri dituzte.
Ekintzak 10:25etan hasiko dira, Lazkaoko Plazan. Kontzentrazioa egingo dute. 10:30ean, parte-hartzaileek Goierrin barrena ibilbide bat osatuko dute, 13:00etarako Lazkaora itzultzeko. Ondoren, 14:00etan, bazkaria izango da frontoian: paella eta euskal pastela. Bazkarian zehar, urdaiazpiko bat zozketatuko da bertaratzen direnen artean. Bazkarirako txartelak salgai daude Malantza eta Zelata tabernetan, 12 eurotan. Irailaren 4a, asteazkena, izango da tiketak erosteko azkeneko eguna. Omenaldia borobiltzeko, 17:00tan motor akrobazia eskainiko du Al Corte Stunt taldeak. Plaza nagusian izango da ikuskizuna. Gainera, egun osoan zehar, DJ Joxen musikaz gozatu ahal izango da plazan.
Udalak herritar guztiei egin die dei, Dominguez gogoratzeko «aukera berezia» dela azpimarratuz eta ekintzak «guztientzako antolatuta» daudela gogoratuz. Aurreko urteetan 80 lagun inguru bildu dira bazkaltzeko eta ikuskizunera, gehiago. Dominguez 2020an hil zen, istripuz, eta orduz geroztik senitarteko eta lagunek urtero antolatu du memoriala.