Itsasoko BTT martxan abiatu zara? Topatu ezazu zure burua
Itsasoko San Bartolome jaietako bigarren asteburuan BTT martxa egin dute inguruko mendietatik barrena. 60 bat txirrindulari abiatu dira. Gaur bukatuko dira festak.
Itsasoko sanbartolomeek azken eguna dute gaur. DJ Etxenikeren emanaldiarekin agurtuko dituzte festak (23:00), baina aurretik paella lehiaketa eta jana eta BTT martxa egin dituzte. Ibilaldian 54 txirrindulari abiatu dira: asko, herrikoak bertakoak; goierritarrez gain, inguruko herrietako jendea eta urrutiagokoak ere baziren. Hala nola, Lasarte (Gipuzkoa), Hondarribia (Gipuzkoa), Bilbo… Ia 30 kilometroko ibilbideari egin behar izan diote aurre txirrindulariek, mila metroko desnibel metatuarekin. Ohiko ibilbidea izan da, nahiz eta aurreko urtearekin alderatuta aurten Atxurtzara igo diren eta Kizkitza inguruan buelta luzatu egin duten. Bukaeran, merezitako otordua egin dute txirrindulariek, eta bateren batek saria ere eraman du etxera.