Olaberriak erabilera anitzeko gela dauka
Olaberriko erabilera anitzeko gela martxan da. Atzo iluntzean estreinatu zuen Izarok, aretoa lepo beteta zegoela. Zezilionea ostatuaren atzealdean eraiki dute espazioa, Elizegiberri edo Tabernatxiki gisara ezagutzen zen etxearen lekuan.
Olaberriko erabilera anitzeko gela martxan da. Atzo iluntzean Izarok kontzertua eskaini zuen, betetako areto baten aurrean. Zezilionea ostatuaren atzealdean eraiki dute espazioa, Elizegiberri edo Tabernatxiki gisara ezagutzen zen etxearen lekuan. Duela bi urte hasi zituzten lanak, eta “konplexutasun handiko” lanak zanik, orain bukatu dituzte. Besteak beste, geotermia baliatuko dute eraikinak hozberoak kontrolatzeko. 19:00etan ireki zituzten gelako ateak, eta ordu erdi geroago hasi zen Izaro kantuan. Ordubete inguru egin zuen. Inaugurazio borobiltzeko, zizka-mizkak izan zituzten bertaratutakoek.