Gipuzkoako Artzain egunean gaztarik onena Aizpea gaztandegikoena
Gipuzkoako Artzain eguna ospatu dute Legazpin eta 40. Gipuzkoako Artzai Gazta txapelketa ere egin dute bertan. Gaztarik onena Aizpea gaztandegikoena izan da aurtengoan baina onenen artean Goierritar ugari izan dira.
Legazpin iraileko lehen igandea beti da berezi, izan ere, Gipuzkoako Artzain eguna ospatzen da bertan. Gipuzkoa osoko artzainak batzen dira bertan eta egun osoko egitaraua izaten dute haien lanari aitortza egin, artzaintzari ekarpen berezia egin dieten artzainak omendu, ardikia, gazta eta nola ez, giro bikaina.
Egun honetan garrantzia handia hartzen duen ekitaldietako bat Gipuzkoako Artzai gazta txapelketa da. Aurtengoa 40.edizioa izan du txapelketa honek, baina sailkapenarekin hasi aurretik omenaldiak eta bestelako sariak eman dituzte. Omenduen artean Juan Yaben, Juan Jose Ezkurra y Joaquín Ezkurra izan dira, hirurak Ameriketara artzain joan ziren eta haien ibilbidea errepasatu ondoren, sarituak izan dira. Beste omenduetako bat Milagros Oiartzabal Leunda izan da, artzaintza munduan erreferente handia izan baita. Omenaldiekin jarraituz, udalak herriko bi artzaini aitortza hori egin nahi izan die: Makatza baserriko Agurtzane Gabiria eta Aitor Mantxola.
Behin omendu guztiak oholtzan izanik, Korosti eta Sustraiak dantza taldeetako dantzariek agurra eskaini diote. Honekin, 40.Artzai Gazta txapelketako sari banaketari ekin diote. 6 izan dira gaurkoan sarituak izan diren gaztandegiak, baina lehen 10ak sailkatu dira Euskal Herriko txapelketarako. Bertan, Gipuzkoako gaztandegiak izan diren arren sarituak, gehiengoa goierritarrak izan dira, zehatzean, 10etik 7.
Sari nagusiez gain bertaratu den jendeak ere haien iritzia emateko aukera izan du eta bertatik atera da dastaketa herrikoiaren irabazlea.m Aurtengoan berdinketa izan da postu honetan Gabiriako Baztarrikaren eta Legazpiko Makatzaren artean, beraz, biak izan dira sarituakk. Horrez gain, gaztetxoek ere haien iritzia eman dute eta gaztetxoen epaimahaiaren arabera Gipuzkoako gaztarik onena Baztarrikakoa da.
40.Artzai Gazta txapelketako sailkapena
- Aizpea (Olaberria)
- Agurtzane Gabiria – Makatza (Legazpi)
- Baztarrika (Gabiria)
- Ander Barandiaran – Gaztañaditxulo (Idiazabal)
- Goienetxe (Mutriku)
- Musitxa (Elgoibar)
- Galtzata (Oiartzun)
- Aitort Iztueta – Intzartzu (Lazkao)
- Joseba Insausti – Otatza (Ordizia)
- Eneko Goiburu – Ondarre (Segura)