Ataunen San Gregorio jaietan murgilduta daude eta igande arratsaldea alaituz Otsoak dantza taldeak emanaldia eskaini du.
Gipuzkoako Artzain eguna ospatu dute Legazpin eta 40. Gipuzkoako Artzai Gazta txapelketa ere egin dute bertan. Gaztarik onena Aizpea gaztandegikoena izan da aurtengoan baina onenen artean Goierritar ugari izan dira.
Usurbe mendiko jaia ospatu dute gaurkoan eta musika eta kirola izan dira festaren ardatz. Jende ugari ibili da goizean zehar eta arratsaldean ere egitarauak aurrera darrai.
Brinkolako San Agustin festen barruan, 1974. urtean egindako jaialdia gogoratuz, euskal kantagintzaren inguruko mahai ingurua eta kantaldia egin dituzte. Entzun eta ikusi albiste barruan kantaldiko pasarte onenak.