Ordiziako azoka berezia, irailaren 11n
Irailaren 7tik 15era bitartean ospatuko dituzte Euskal jaiak. 'Emaneurre Euskarari' egunarekin hasiko da.
Ordiziako Euskal Jaiak irailaren 7tik 15era bitartean ospatuko dira aurten. Tarteko asteazkenean, irailaren 11n, azokarik bereziena egingo da, gazta lehiaketa ospetsuarekin uztartuta.
Aurreko urteetako egitarauarekin alderatuta, aldaketa batzuk badira, lehenengo egunetik hasita.
Emanaurre Euskarari egunean, Azterketak Euskaraz kolektiboa omenduko dute. Honela, Baionako Etxepare Lizeoko ikasleak Ordizian izango dira, herri kiroletako taldea osatuta eta gainerako ekintzetan parte hartuz. Bestalde, bertsolariek girotuko dute herri kirol saioa.
Gainerakoan, azoka egunaren bezperan, elkarteen arteko gastronomia eta odolki lehiaketarik ez da izango; azoka egunean, arratsaldean, Erremonte jaialdia izango da eta ohiko euskal pilota jaialdia, larunbatera, irailaren 14a pasatu dute. Sarrerak irailaren 9an hasiko dira saltzen.
Jarraian duzue egunez eguneko egitaraua:
Irailak 7, larunbata: Emaneurre Euskarari! Eguna
- 10:30: Kuadrillen arteko herri kirolak, bertsolariek girotuta. Plaza Nagusian.
- 15:00: Kantu bazkari herrikoia, pilotalekuan.
- 16:30: Saioa Lizarralde eta Maialen Arzallus bertsolarien saioa.
- 18:30: Elektrokela elektrotxaranga.
- 23:00: Gozategi taldearen erromeria, Plaza Nagusian.
Irailak 8, igandea: Jubilatuen Eguna
- 13:15: Laguntasuna Errondailaren emanaldia, Arboledan.
- 14:15: Jubilatu eta pentsiodunen bazkaria, Goierriko Bertso Eskolakok bertsolarien agurrarekin. Bazkalondoren, dantzaldia.
- 18:30: Artea antzezlana, Herri Antzokian. Aktoreak: Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza.
Irailak 10, asteartea
- 19:00: Udaletxetik abiatuta, Azen Erraldoien konpartsaren eskutik erraldoiak eta buruhandiak, eta Burrunbazale txaranga.
- 19:00: Ardo eta sagardo postuen irekiera, Arboledan.
Irailak 11, asteazkena
- 08:45: D’Elikatuz zentrotik abiatuta, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideen eta artzainen desfilea, gazta lehiaketan parte hartuko duten gaztak Beti Alai pilotalekura eramateko, trikitilari eta dultzaineroek lagunduta.
- 09:00: Diana Ordiziako txistularien eskutik.
- 10:00: Gazta, ganadu, lumagorri, fruta eta barazkien lehiaketak.
- 11:00-14:00: Foru pasealekuan, Euskal photocalla.
- 12:00: Jose Migel Barandiaran plazan, fruta, barazki eta lumagorri lehiaketen sari banaketa.
- 13:00: Garagartza plazan, ganadu lehiaketaren sari banaketa.
- 13:30: Beti Alai pilotalekuan, gazta lehiaketaren sari banaketa eta enkantea.
- 17:30: Beti Alai pilotalekuan, profesionalen arteko erremonte partidak.
- 18:30: Plaza Nagusian, Muxutruk taldearekin erromeria.
- 19:00: Jose Migel Barandiaran plazan herri kirol jaialdia. Aizkolariak: Iker Vicente-Iñaki Azurmendi Julen Alberdi-Ugaitz Mugerzaren aurka. Harri jasotzaileak: Urdax Magunazelaia, Udane Ostolaza eta Olaia Esnaola.
Irailak 12, osteguna
- 19:00: Herri Antzokian, Arantzazu filmaren proiekzioa, aurkezpena eta mahai ingurua. Zuzendaria bertan egongo da.
Irailak 13, ostirala
- 19:00: Plaza Nagusian, Urdaneta dantza taldearen emanaldia.
- 20:00: Plaza Nagusian, Ordizia Futbol Elkartearen 2024-2025 denboraldiko taldeen aurkezpena.
- 20:30: Herri Antzokian, Zopa antzezlana.
Irailak 14, larunbata
- 11:00-13:30 / 16:30-20:00: Barandiaran plazan, haur parkea puzgarriekin.
- 12:30: Oiangu parkea, Aftersun jaia. Kontzertuak: Sara Zozaya, Ghau, Yaima Orozco, Ixabe, Dj Necora.
- 17:00: Beti Alai pilotalekuan, pilota partidak: Alberdi II.a-Lizeaga Senar-Elizegiren aurka; eta Laso-Iztueta Artola-Imazen aurka.
- 19:00: Sagardo festa, Zuhaiztian.
- 23:00: Plaza Nagusian, Janus Lester.
Irailak 15, igandea
- 12:00: Barrena kultur etxean, Lazkao Txiki 33. Bertsopaper lehiaketaren sari banaketa.
- 18:30: Plaza Nagusian, Oihulari Klown ikuskizuna.