Julen Izagirrek Eire taberna ireki du
Julen Izagirrek Urretxuko Eire taberna ireki du gaur arratsaldean. Izagirre oso ezaguna da Urretxu eta Zumarragan eta irekiera ekitaldian herritar asko elkartu dira. Taberna txiki gelditu denez, arkupeetan eta karpetan ere jende asko bildu da.
Eire taberna Txema Iriberrik ireki zuen duela 25 urte, Donostian eta Zumarragako geltokiko tabernan lan egin ondoren. Uztailaren amaieran taberna itxi zuen eta Izagirreri pasa dio lekukoa. Izagirre diseinatzailea da (Urretxuko eta Zumarragako jaietako egitarauetako azalak aukeratzeko lehiaketak hainbat aldiz irabazi ditu), baina ostalaritzan ere esperientzia handia du. Gainera, Iriberriren emaztearen (Karmele Graña) laguntza izango du. Grañak sukaldean lan egiten jarraituko du.