Oporrak igarota, saltzaile guztiak itzuli dira feriara irailarekin batera, berritasunekin gainera.
Itziar Agirrek gidatzen duen Ogasun eta Finantza Departamentuko lantaldeko kidea izango da. Orain arte, Eusko Jaurlaritzako Erakundeen Baliabideetako zuzendari izan da.
Duela 50 urte Brinkolako jaietan egindako kantaldi handia gogoratzeko ekitaldien artean, mahai inguru bat egin dute aurtengo San Agustinetan, orduan parte hartu zuten hainbat artista gonbidatua.
Irailaren 7tik 15era bitartean ospatuko diren Euskal Jaien barruan, asteazkena izango da egunik handiena, aparteko azoka. Gazta irabazlearen enkantean online parte hartzeko aukera ere izango da aurten.
Bigarren urtez, 450 parte hartzaileren muga gaindituko du Idiazabalgo Axari Trail probak, aurten. Ibilbidea zertxobait aldatuko da landatu berri den ameztia errespetatzeko.
Emaneurre Euskarari! eguna ospatuko dute larunbatean Ordizian, Euskal Jaiei hasiera emanez. Hogei talde lehiatuko dira herri kiroletan Barandiaran plazan. Azterketak Euskaraz taldea omenduko dute.
Hitzaldiak irailaren 5ean eta 6an izango dira Ataungo Herri Antzokian. Antropologoak iparraldean bizi izandako garaian sakonduko dute.
Aldundiaren arabera, "arduragabekeria" erakusteaz gain, herritarrekiko eta eta bizikidetzarekiko "errespetu falta hutsa" adierazten dute halako ekintzek.