Melmak Gaztetxearen 20. urteurren festa egingo dute larunbatean
'Aro berri bat' abestia ondu dute ospakizuna girotze aldera
Beasaingo Melmak Gaztetxeak 20. urteurrena du eta egun berezia izango da larunbatean, “orain arteko lana eta aro berria ospatzeko”. 12:30ean, suziriaren jaurtiketarekin emango diote hasiera urteurrenari, Erauskin plazan. Jarraian, Eztanda txarangak girotuta poteoa egingo dute herriko tabernetan. Ondoren, Gaztetxera inguratuko dira, bertan bazkaltzeko. Txartelak salgai daude, 10 euroren truke, Xuberren eta Bideplaza tabernetan, eta sare sozialen bidez (Txartelak, bazkarirako eta gaueko kontzertuetarako balio du). Bazkal ondoren, kontzertu akustikoa izango da eta 18:30etik aurrera, sagardo dastaketa. 20:30etan berriz, Habemus Papam, Kaparrak, Mutiko eta Dj Tintz izango dira (Sarrera, 5 euro). Antolakuntza taldeak eskatu du, pirataz jantzita batzeko festara.
Bestalde, Gaztetxeko atariko horma-irudia berritu eta abesti bat egokitu dute aurtengo ospakizunerako. Amaieran dagoen estekan entzun daiteke.
Gogoratu dute ere, datorren irailaren 13an, ostirala, 19:00etan, asanblada irekia izango dela, eta parte hartzeko eta ekarpenak egiteko deia egin dute.
View this post on Instagram