Piper morroia eta txile habaneroa izango dira azoka bereziko berritasunak
10:00etatik aurrera salgaiak, ikastaroa eta zozketa izango dira larunbateko azokoan.
Hilabete hasierako azoka berezia izango da, larunbatean, goizean zehar, Beasainen. Sasoiko produktu sorta izango da eskuragarri, inguruko baserritar eta ekoizleen eskutik. Lekak, tomateak, letxugak, kalabazinak, piperrak eta alberjiniak izango dira protagonista nagusiak. Berritasuna azoka honetan, piper morroia eta txile habaneroa izango dira. Barazkiez gain, eztia, ogia, loreak eta landareak, eta gozoak izango dira salgai.
Iker Markinez sukaldariarekin bertako produktuekin errezeta batzuk egingo dituzte. 11:30etik aurrera izango da hori. 13:30ean berriz, azokako produktuez osatutako bi saski zozkatuko dituzte erosleen artean.