Tuk Smith & The Restless Hearts eta Pettiren kontzertua, Zumarragan

Larunbatean, 18:30ean, Tuk Smith&The Restless Hearts taldeak eta Pettik kontzertua egingo dute Eitzako ermitan. Tuk Smith&The Restless Hearts taldeak Euskal Herrian egingo duen kontzertu bakarra da. Sarrerek 10 euro balio dute.
Tuk Smith&The Restless Hearts Amerikako Estatu Batuetako talde bat da. AC/DC, Cheap Trick eta Thin Lizzy taldeen eragina du eta Deff Leppard, Joan Jet eta Motley Crue taldeekin jo du, besteak beste.