Urriaren 5ean egingo dute lasterketa solidarioa Legorretan
ELA pairatzen duten pertsonen aldekoa izango da aurtengoa. Izena gaurtik eman daiteke lasterketarako.
Pikuk Kirol Klubak antolatzen duen elkartasunezko asteburua urriaren 5ean izango da aurten. Zazpigarren aldi honetan, ELA pairatzen duten gaixoen aldekoa izango da, Adela E.H. elkarteari lagunduko diote ekimenarekin. Aurten bada berrikuntza bat: korrika egiteaz gain, zirkuituaren zati bat oinez egiteko aukera izango da. Izen emateak gaur bertan irekiko dituzte, kirolprobak.com webgunean.
Urriko lehen astebururako ondorengo egitaraua prestatu dute:
Urriak 4:
- 18:00: Alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA) duten pertsonei buruzko hitzaldia eta dokumentala Adela elkartearen eskutik. Herri Antzokian.
Urriak 5:
- 10:00: Artisau azoka herriko plazan.
- 11:00: Aurtengo berrikuntza: oinez 4 km eta lasterka 7,1 km.
- Ondoren: Txapak egiteko tailerra, Adelaren eskutik.
- Eguerdian: XV. Garagardo azoka Aldapa Haundi kultur elkarteak antolatuta. Tiketak irailaren 29ra arte egongo dira salgai (661 454 009).