Ikastaro berriak, ikasturte berrian
Ordiziako Majori kiroldegian ikastaro berriak antolatu dituzte, "eskari handiari erantzuna emateko". Yoga, entrenamendu funtzionala, Majori Fit, Pilates eta igeriketako hastapenak izango dituzte bazkideek aukeran.
Ohiko ikastaroez gain, ikastaro berriekin hasiko dute ikasturte berria Ordiziako Majori kiroldegian. Ikastaro guztiak irailaren 16an hasiko dira.
- Yoga: astelehen eta asteazkenetan, 09:30-10:30 edo 17:00-18:00.
- Entrenamendu funtzionala: astearte eta ostegunetan, 10:30-11:30 edo 20:30-21:30.
- Majori fit: astearte eta ostegunetan, 14:45-15:45.
- Pilates: astelehen eta asteazkenetan, 10:30-11:30.
- Igeriketa hastapena: astelehen eta asteazkenetan, 15:45-16:45 edo, ostegunetan 19:15-20:00.
Izen ematea, Majoriren App-ean edo 943 80 58 80 telefono zenbakian.













