Ameztiko mendizaleek Gipuzkoako Itzuliaren 13. etapa osatu dute
2017an ekin zioten Gipuzkoako Itzuliari. Amaitzeko bi etaparen faltan, 2025ean emango diote amaiera proiektuari.
Zegamako Amezti mendi elkarteko kideak ari dira pixkanaka itsasora hurbiltzen. 2017An ekin zioten Gipuzkoako Itzulia egiteari eta pasa den igandean 13. etapa burutu zuten. Berastegitik abiatuta Hernaniko Ugaldetxo auzora iritsi ziren. Kontatu dutenez, “itsasoa begi bistan” izan dute dagoeneko azken ibilaldi honetan.
Gipuzkoako Itzuliarekin amaitzeko bi etapa baino ez zaizkie gelditzen Ameztikoei. 2025 urtean amaitzea aurreikusi dute.