2024/9/10

Futbola

Beasainek 2-0 galdu du Ligako lehen jardunaldian Durangon

Aukera onak izan zituen Beasainek baina ez zuten golik egin. «Lehenbailehen puntuak gehitzea» da helburua. Ligako bigarren jardunaldian Deusturen kontra jokatuko dute Loinatzen.

Legazpiko Udalak bat egin du haur minbiziaren inguruko kontzientziazio hilabetearekin

Iraila da haur minbiziaren inguruan kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko hilabetea. Udaletxeko balkoian minbizia duten haurren eta gazteen ikur den urre koloreko lazoa jarri dute, eta eraikinaren fatxada argi horiz argiztatuko dute ostiralera arte.

HAPOren lehen agiria onartuta, bigarren batzar erronda hasiko dute Ataunen

Aurrerapen dokumentuan lau aukera edo hautabide jaso dituzte, etorkizuneko hirigintza garapenerako. Horiek eta letozketen ideia gehiago landuko dituzte, auzokako bileretan.

Garagardo festarekin hasiko da ostegunean iraileko festa-aldia Lazkaon

Ostegunean, ostiralean eta zapatuan izango da feria, plazan, Gerriko elkarteak antolatuta. Jolasak, erromeria-taldea eta buruhandiak ere jarri dituzte. Uztailetik irailera aldatuta, feria herritarren bilgune eta San Migel aurreko jai berotzaile izatea nahi dute.

Argazkien bidez bidaia egiteko gonbita luzatu du Nafarroa23 txokoak

Alex C. Grand-en argazki bildumaren emanaldia izango da, Julen Lopez Kortak pianoarekin lagunduta. Ostiralean izango da eta izen ematea zabalik dago.

Urkiko Gurutze Deunaren jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Larunbateko bazkarira, afarira edo igandeko bazkarira joan nahi dutenek, izena eman behar dute ostiralerako.

Melmak 20 urte

Festa giroa eta elkartasun keinuak izan dira Gaztetxearen urteurrenean

'Aro berri bat' lelopean ospatu dute 20. urteurren festa. Zornotzako eta Lizarrako Gaztetxeen aldeko elkartasun keinua egin dute.

Mendia

Ameztiko mendizaleek Gipuzkoako Itzuliaren 13. etapa osatu dute

2017an ekin zioten Gipuzkoako Itzuliari. Amaitzeko bi etaparen faltan, 2025ean emango diote amaiera proiektuari.

Mendia
udako XIX. argazki lehiaketa

Argazki lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Ostiralean bukatuko da GOIERRIKO HITZA-k antolatutako XIX. Udako argazki lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea. Astelehenetik aurrera parte hartzaileen argazkiak ikusi eta gustukoenaren aldeko botoa emateko aukera izango da webgunean.

Goierriko Hitza
Irakurketa kluba

Bueltan da haur eta familientzako irakurketa kluba

Bi talde osatuko dira adin tartearen arabera. Ikasturte berriko lehenengo saioa aste honetan egingo dute.

LegazTipi-Tapak ostegunean hasiko du ikasturte berria

Ostegunean elkartuko dira 10:30ean plazan, oilarraren irudia dagoen inguruan. Herritik paseo osasungarria emango dute partaideek.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa