Atsedentokian ostegunean berrekingo diote asteroko jarduerari

Kurtso berriarekin batera, bihar hasiko dira Ataungo Atsedentoki jubilatu elkartean osteguneroko ekimenak. Bingoa egingo dute etzi, 16:00etan. Bestetik, Jubilatuen Eguna aurten irailaren 28an ospatuko dute. Bazkaria San Gregorioko Pelotazale elkartean izango da, eta hango lekua betetzen bada, Aian. Izena emateko epea irailaren 20ra arte dago, Atsedentokian.