Festa giroa eta elkartasun keinuak izan dira Gaztetxearen urteurrenean
'Aro berri bat' lelopean ospatu dute 20. urteurren festa. Zornotzako eta Lizarrako Gaztetxeen aldeko elkartasun keinua egin dute.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/09/melmak-20-urteurrena-1200x378.jpg)
Hogeigarren urteurrena bete du Melmak Gaztetxeak. Pirataz jantzita, Aro berri bat lelopean egin zuten festa, larunbatean. Poteoa, kontzertuak, bazkaria, eta sagardo dastaketa egin zituzten. Elkartasun keinua ere egin zuten; “Zornotzako Gaztetxearen hustearen, eta horren ondorioz auzipetutakoen defentsan, eta Lizarrako Gaztetxea pairatzen ari den errepresio ekonomikoaren eta udalaren erasoen aurka” elkartu ziren, Langile kontrolpeko espazioak defendatu! aldarrikatuz. Urteurrenak emandakoarekin “pozik, jendez josita” ospatu zutelako, aro berriari heltzeko “gogotsu” dago asanblada.
Hurrengo bilera irekia, ostiralean, 19:00etan, egingo dute.