Festak antolatzeko bilera ostegunerako jarri dute Zaldibian
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2020/10/zaldibiako-festak.jpg)
Zaldibiako Udalaren Festa Batzordeak ostegunerako iragarri du herriko jai nagusiak antolatzeko hurrengo bilera. Udaletxeko batzar aretoan, 18:30ean elkartuko dira. Bestalde, administrari laguntzaile eta kale garbitzaile bana hartuko ditu udalak, sei hilabeterako. Izena emateko epea irekita dago. Goierrin erregistratuta eta langabezian egon behar da.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2020/10/zaldibiako-festak-500x337.jpg)