Hiru aktore goren ariko dira bihar Lazkaoko Arerian, ‘Artea’-n
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/06/artea-antzezlana.jpg)
Ramon Agirre, Joseba Apaolaza urretxuarra eta Asier Hormaza aktoreek Artea antzezlana egingo dute, bihar asteazkena (irailak 11), Lazkaon. Begoña Bilbaok zuzendua, Txalo konpainiak egokitu du euskarara Yasmina Rezaren antzerkia. Maizpide euskaltegiaren Udako Ikastaroetako kultura-egitarauko azken emanaldia izango da, Arerian 19:00etan hasita. Sarrera doan da.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/06/artea-antzezlana-500x333.jpg)