Lazkaoko igerilekua iaz baino gehiago erabili dute aurten
Ia 500 lagunek atera dute udarako bonu berezia.
Igandean itxi zuten Lazkaon kanpoko igerilekua, udako bainu denboraldiaren hiru hilabeteko eguneroko zerbitzua bukatuta. Udalak azaldu duenez, iazko udan baino «erabilera apur bat handiagoa» izan du. Udako bonu berezia 484 lagunek atera dute, eta kanpoko instalazioak erabiltzeko eskubidea ohiko 1.619 bazkidek ere izan dute.