Leharrei mendi taldeak lehenengo irteera antolatu du
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2012/01/pagoeta1.jpg)
Gabiriako Leharrei taldea mendi irteerak egiten hasiko da. Aurreneko txangoa igande honetarako, irailak 15, antolatu dute. Pagoeta mendira joango dira, eta bi ibilbide prestatu dituzte: tontorrera igo eta jaitsi, edo Pagoetara igo eta ibilbide borobila osatu. Aian bazkalduko dute, norberak eramanarekin. 08:30ean abiatuko dira herritik, autobusean.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2012/01/pagoeta1-300x224.jpg)