5.000 eurotan saldu da La Lezeko gazta irabazlea
Josema Requena Garmendia ordiziarraren Azkue Gourmet enpresak egin du eskaintzarik handiena. Iazko eskaintza hobetu da aurtengoan.
Josema Requena Garmendia ordiziarraren Azkue Gourmet enpresak bereganatu du Ordiziako gazta txapelduna. 5.000 euroko eskaintza egin du La Leze gaztandegiko gazta erdiarengatik.
Enkante bizia izan da, bost minutukoa, eta azkar egin du gora prezioak. Are, aurten eskaintzak telematikoki egiteko aukera zegoen eta batek baino gehiagok baliatu du aukera hori. Hala, 5.000 euroraino igo da enkantea, iazko 3.550 euroen aldean. Antolatzaileek, enkantea hasi baino lehen, 5.000 eurotan jarri dute helburua.