Herri Hezitzaileko proiektuak eta talde eragilea bihar aurkeztuko dituzte Zaldibian
Aurreneko bi ekimenak abiaraziko dituzte.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/07/zaldibia_herri_hezitzailek-1200x794.jpg)
Zaldibia Herri Hezitzailea gizarte ekimena gidatuko duen talde eragilea bihar, ostirala (irailak 13) aurkeztuko dute jendaurrean, baita proiektua bera ere. Karreane kultur etxearen aurrean, 17:00etan izango da ekitaldia. Zaldibiako hainbat eragilek osatu dute taldea. Bi proiekturen berri ere emango dute. Aurkezpenaren ondoren, jolasak izango dira.
Herri Hezitzailearen proiektuen berri uztailean eman zuten.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/07/zaldibia_herri_hezitzailek-500x331.jpg)
Herri Hezitzaileko talde eragilea eratu dute.Hitza