Lazkaoko Beneditarren Fundazioa ezagutzeko bisitak
Aizkorpeko herritarrek Lazkaoko artxiboa ezagutzekoa aukera izango dute irailean eta urrian. Izen ematea dagoeneko, irekita dago.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/09/lazkaoko_beneditarren_fundazioa.jpeg)
Irailean eta urrian Idiazabal, Segura eta Zegamako bizilagunek Lazkaoko Beneditarren Fundazioa ezagutzeko aukera izango dute. Bisiten egutegiak zabaldu dituzte dagoeneko, herri bakoitzeko udal arduradunek.
- Idiazabal: irailak 20 eta urriak 17
- Segura: irailak 27
- Zegama: urriak 3 eta 11
Bisiten ordutegia, kasu guztietan 18:30etik 20:00etara artekoa izango da. Plazak mugatuak dira, 13 pertsona gehienez bisita bakoitzeko. Aldez aurretik erreserba egin beharra dago. Izena emateko 943 88 87 81 telefonora deitu edo lbf@lbf.eus helbidera idatzi daiteke.