Pettik Ataungo kontzertuan zuzeneko diskoa grabatuko du
Urriaren 4an joko du, Herri Antzokian, eta emanaldia baliatuko dute 'XX ta Bortz' diskoaren grabaketarako.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2018/07/petti.png)
Petti musikari nafarrak gidatutako Petti&Etxeko Uzta taldeak zuzeneko diskoa Ataunen grabatuko du. Kontzertua emango dute horretarako, urriaren 4an, ostiralarekin, Herri Antzokian, 22:00etan hasita. Emanaldi hori bihurtuko dute XX eta Bortz izeneko disko gero.
Kontzerturako sarrerak salgai jarri dituzte, Ataungo Sutegi eta Troskaeta tabernetan, Errotaundi kafetegian, udaletxean eta liburutegian, 18 euroan.