Xabier Berasategi Europako Txapelketan lehiatuko da, igandean
Lehen itzuli handia osatuta, Espainiaren talderako hautatu dute olaberritarra.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/06/ordiziako_100__proba1.jpg)
Errepideko Europako txirrindulari txapelketan parte hartuko du Xabier Berasategi olaberritarrak, igandean, Flandriako Linburgo eskualdean. Espainiako selekzioko zortzikoan ariko da; 9. aldiarekin, proba berria da Europako Txapelketa, baina prestigioa irabazten ari dena. Heusden-Zolder eta Hasselt artean jokatuko da, 220 kilometroko etaparekin.
Profesionaletan bigarren urtea ari da osatzen Berasategi. Aurten arteko kontratua du Euskaltel-Euskadirekin, eta taldearen balio handienetakoa dela erakutsi du. Garaipenik ez du erdietsi, baina UCI World Tour mailakoetan ere gaitasuna eta bere burua azaldu ditu.
Bere aurreneko itzuli handia, Espainiako Vuelta, igandean amaitu zuen, Xabier Isasa urretxuarrak bezala. Sailkapen nagusian 102. postuan geratu da Berasategi; 14. etapan, Villablinoko esprintean 9. helmugaratuta lortu du postu onena.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/06/ordiziako_100__proba1-500x358.jpg)
Xabier Berasategi olaberritarra, iaz, Ordiziako 100. Klasikoan, lagun talde batekin.Mikel Albisu