Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetara sailkatu da Amaia Iturriotz
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren saioa jokatu da gaurkoan Lasarte-Orian eta bertan, Amaia Iturriotz urretxuarrak lehen postua eskuratu du, beraz, Iturriotz final-laurdenetan izango da.
Gaurkoan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren final-zortzirenak jokatu dira Lasarte-Orian eta bertan, Amaia Iturriotz urretxuarrak hartu du parte. Iturriotzek Aitor Zubikarai Itziartarra, Aner Peritz eta Iñigo Mantzizidor zarauztarrak, Manu Goiogana irundarra eta Oier Etxeberria azpeitiarra izan ditu lehiakide. Hala ere, lehiakiderik onena Iturriotz bera izan da, 490,5 puntu irabazi baititu. Hau hala izanik, final-laurdenetan izango da urretxuarra, urriaren 27an.