Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren saioa jokatu da gaurkoan Lasarte-Orian eta bertan, Amaia Iturriotz urretxuarrak lehen postua eskuratu du, beraz, Iturriotz final-laurdenetan izango da.
Beñat Turrientes eta Mikel Lasa omendu ditu gaurkoan Beasain K.E.-k, Deustu S.D.-ren aurkako partidaren atarian, biek ala biek Beasaingo harrobitik hasi eta izan duten ibilbideagatik. Ohorezko sakea egin dute omenduek.
Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketako sari-banaketa izan dute gaurkoan. Iñigo Legorburu izan da helduen mailan garaile eta haurren mailan, Maialen Urtxegi. Gazteen mailan hutsik geratu da lehen postua.