Beñat Turrientes sarituko du Gipuzkoako Futbol Federazioak
Olinpiar Jokoetan irabazitako urrezko dominagatik errekonozimendua egingo dio Federazioak.
Errekonozimendu zaparrada ekarri dio Beñat Turrientes beasaindarrari Espainiako futbol selekzioarekin Parisko Olinpiar Jokoetan lortutako balentriak. Igandean, Beasain Kirol Elkarteak omendu zuen, Mikel Lasa futbolari legorretarrarekin batera, eta azken orduetan, Gipuzkoako Futbol Federazioak jakinarazi du sari bat emango diola. Beasaindarrarekin batera, beste lau futbolari gipuzkoarri egingo diete errekonozimendua; Martin Zubimendi, Mikel Oiarzabal, Intza Egiguren eta Dani Rodriguez dira.