Hiru eguneko garagardo festa Beasainen
Euskal Herriko eta nazioarteko 37 garagardo izango dira aukeran. Loinazko plaza azpian izango da, Etxeratek antolatuta. Barra eta sukaldea 18:00etan irekiko dituzte egunero, igande goizaldera arte.
Beasaingo Loinazko San Martin plazaren azpialdea garagardotegi bilakatuko da ostegunetik igande goizaldera arte. Hiru egunetan, Euskal Herriko eta nazioarteko garagardoak dastatzeko aukera izango da, Etxerat elkartearen eskutik. Bihar arratsaldean izango da irekiera. Barrari dagokionez, egunero 18:00etan irekiko da.
Eskaintza zabala izango da aukeran; 37 garagardo desberdin izango dira. Antolatzaileen esanetan, «nazioarteko zein Euskal Herriko kalitatezko garagardoen apustua egin da». Ondorengo garagardoak egongo dira aukeran: Pilsner eta Helles horiak, Landbier eta Marzenbier txigortuak, Weissbier eta Whitier gariarekin, Abadiakoak eta Doppelbock ilunak, Irish Beltza eta Gorria, Belgium blonde, doubble eta tripel, IPAk eta glutenik gabeak.
Herrialde eta jaioterrien arabera, Euskal Herrikoak dira bost garagardo eta nazioartekoak gainerakoak: Irlanda (2), Txekia (4), Bavaria (5), Alemania (5), Japonia (1) Herrialde Katalanak (2), Flandria (5) eta Walonia (2).
Antolatzaileek aurreratu dutenez, zortzi garagardo bavariar, Radler garagardoa eta alkoholik gabekoak ere izango dira, litro erdiko botiletan.
Jatekoa ere bai
Sukaldea, ostegunetik igande goizaldera arte egongo da irekita barrako ordutegi berdinarekin. Jateko eskaintza ere zabala izango da; Ukondoa, Bratwurst eta Frankfurt saltxitxak, 2 Hanburgesa patatekin, solomo bokatak, patata errazioak,… egongo dira aukeran. «Hiru egun hauetan 3.000 litro garagardo, 400 ukondo, 300 kg saltxitxa, 400 solomo ogitarteko, eta abar jarriko dira salmentan».
Jarraian, izango den eskaintza zehatzago: