Miren Arantza Oiarbide eta Hortensio Gomez omendu dituzte adineko pertsonen egunean
Urbiberri zentroak eta Udalak antolatuta, 300dik gora beasaindar izan ziren bazkarian.
Adineko pertsonen eguna ospatu zuten igandean, Beasainen, Urbiberri gizarte zentroak eta Udalak eskutik antolatuta. “Egun zoragarria” izan zela kontatu dute antolatzaileek; “Jende asko animatu da aurtengoan ere, 300dik gora beasaindar elkartu ginen bazkaltzeko. Primeran bazkaldu genuen eta dantzaldian ere ederki pasa genuen”.
Bazkal ondoren, omenaldia egin zieten herriko bi adineko pertsonei. Hortensio Gomez Mateo eta Miren Arantza Oiarbide Agirre izan dira aurtengo omenduak. Herritar guztien partetik lore sorta eta plaka bana jaso zituzten.