Oiduegiko leizean iganderako iragarritako auzolana atzeratu dute
Eguraldi iragarpenak eragotziko du. Urriaren 27an egingo dute, eta deialdi berria zabalduko dute lehenago.
Aralarko Oiduegiko leizea zaborrez garbitzeko auzolana deituta zeukan Enirio Aralarko Mankomunitateak, igande honetarako. Iaz egin zuten lehen garbiketa, baina uste baino zabor gehiago topatu zutenez, lanak orain bukatu nahi dituzte, jende gehiagorekin.
Baina atzeratu egin behar izan dute, eguraldi iragarpenak ez duela giro aproposik ematen. Urriaren 27an egingo dute auzolana, bi aste lehenago deialdi berria zabalduta.