Partzoneriako ehiza-postuen zozketa, Idiazabalen

Pasa den irailaren 3an egin zuen Arabako eta Gipuzkoako Partzuergo Nagusiak Idiazabal, Segura eta Zegamari zegozkion ehiza-postuak izendatzeko zozketa Seguran. Era berean, ordu hartan Idiazabalgo herriari egokitu zitzaizkion postuak idiazabaldarren artean banatzeko beste zozketa bat egingo dute ostiralean. Zozketari 19:00etan emango diote hasiera Idiazabalgo Otsoa elkartean.