LegazTipiTapako kideak bat eginda Europako Mugikortasun Astearekin
Gaurko Tipi Tapan parte hartu duten herritarrek Legazpin egiten ari den ari den Mugikortasun Astea gogoratu dute, zapia jantzita. Bihar bizikleta martxa egingo da arratsaldean.
Legazpik bat egin du Europako Mugikortasun Astearekin, eta udalak hainbat jarduera antolatu ditu garraio praktika iraunkorragoak sustatzea helburu duen egitasmo honekin. hala, gaur, LegazpiTipiTapa ibilaldian parte hartu duten herritarrek zapi bat jantzi dute Mugikortasun Asteari atxikimendua adierazteko.
Orain arte, gainera, bizikleta konpontzeko furgoneta-tailerra jarri da herritarren eskura, eta txikienei patinetearen erabilerari buruzko bide hezkuntza saioak eskaini zaizkie.
Bihar amaituko da Legazpiko Mugikortasun Astean, arratsalderako antolatu den bizikleta martxarekin. Parte hartu nahi dutenek, bizikleta kaskoa hartua, plazan elkartuko dira 17:30ean, eta izena eman. Ondoren, 18:00etan aterako dira, herritik zehar bira bat emateko. Ibilanliaren amaiera plazan izango da, eta han bizikletarako hainbat gailu zozkatuko dira hasi aurretik izena eman dutenen artean, eta pintxoak izango dira guztientzat.