Oianguko pilotariek hasi dute denboraldia
Gipuzkoako paleta larruzko txapelketa ari dira jokatzen. Pala eskola ere martxan da Ordizian eta Olaberrian.
Ordiziako Oiangu elkarteko palariek hasi dute denboraldi berria, Gipuzkoako paleta larruzko txapelketarekin. Lehenengo jardunaldiko emaitzak ondorengoak izan dira:
Hirugarren mailan:
- Oiangu1: Gonzalez / Agirrezabal
- Oiangu2: Oiarbide / Ormazabal
- Oiangu3: Elorza / Samaniego
Bigarren mailan:
- Oiangu1: Otegi / Garrido
- Oiangu2: Irastorza / Etxeberria
Lehenengo mailan:
- Oiangu1: Naldaiz / Letamendia
Lehengo jardunaldia “oso positiboa” izan da Oianguko pilotarientzat, “nahiz partida guztiak irabazterik lortu ez den”.
“Hirugarren mailan, Oiangu 1 bikoteak garaipen erreza lortu zuen (23-35) Urnietan jokaturiko partidan, Oiangu 2 bikoteak berriz ezin izan zuen Eple-ko bikotea gainditu (35-19)”.
Bigarren mailan Oiangu 1 bikoteak etxean jokatu zuen Ilunpeko pilotari Azpeitiarren aurka, “partidu gogorra izan zen arren bisitariek eraman zuten garaipena (31-35)”. Oiangu 2 bikoteak berriz “garaipen erraza” lortu zuen Txost-eko bikotearen aurka (35-13).
Lehenengo mailan, Oiangu 1 bikoteak “garaipen garrantzitsuaz eman zion hasiera txapelketari”, Andoaingo bikotearen aurka (35-29).
Asteburuan bigarren jardunaldia
Asteburuan jokatuko da bigarren jardunaldia. Hiru partida jokatuko dituzte Olaberriko Udal pilotalekuan. Ostiralean, 19:30ean, bi partida jokatuko dira, biak hirugarren mailakoak eta igandean, 11:00etan, bigarren mailako partida bat.
Pala eskolak martxan
Denboraldi berriarekin batera, martxan dira Ordiziako eta Olaberriko pala eskolak. “20 helduz gain, ia 35 pilotarik gaztetxok hasi berri dute ikasturtea Oianguren eskutik. Momentuz neskarik eta jubenil mailakorik ez den arren, urtez urte hazten hari den eskola indarrean da eta hurrengo urteei begira, lanerako sail polita dago”.