Hasi da 24 orduz dantzan ekitaldia
Bihar, 20:00ak arte plaza dantzak dantzatuko dituzte, etenik gabe. Hamarnaka herritarrek parte hartuko dute, Ostadar dantza taldearen 40. urteurrena ospatzeko. Ekitaldiaren hasierako bideoa albistean.
Hasi da Ostadar dantza taldearen dantza festa erraldoia. 24 orduz etenik gabe dantzan jarriko dituzte herritarrak, taldearen 40.urteurrena ospatzeko. 20:00etan puntuan eman diote hasiera ekitaldiari, Beasaingo Bideluze plazan. Hasierako hitz hartzearen ondoren, lehenengo taldea eszenatoki inguruan zain zegoena, dantzan hasi musikariek ipinitako erritmora. Bihar, 20:00ak arte egongo dira dantzan, txandaka.
Jarraian, ekitaldiaren hasierako bideoa: