Bidarte eta Elizalde arteko kalea berritu dute Ataunen
Ataungo Udalak Bidartetik Elizalde etxera arteko kale-zatia berritu du, San Martinen. Zorua berdindu eta asfaltatu dute, eta azpiegiturak hobetzeko ere baliatu dute obra. Gas-hoditeria sartu dute lurpetik. Guztira, 34.329,27 euroko kostua izan du obrak, eta Eusko Jaurlaritzaren Erein programatik 12.104,55 euroko diru laguntza jaso du udalak.