Herriko haur talde batek egin du, Work it out ekimenaren barruan. Lehiaketa irabazteko herritarren laguntza eskatu dute, sare sozialetan ikusgai dagoen bideoaren alde bozkatuz.
Basherri Eguna ospatu zen atzo. Ohi baino abere gehiago, salpostuak ere ugari, eta jendearen arreta erakarri zuen azokak. Larunbatean, aparteko giroa piztu zen sagardo edanarekin eta ondoren Aho Lehor Fest musika jaialdiarekin.
Emakumeen Jabekuntza Eskolak datozen hilabeteetarako programazioa aurkeztu du. Urriaren 2ra arteko epea dago izena emateko.
Saskibaloi, eskubaloi eta futbol partidak jokatu dituzte partaide guztiek Domingo Agirreko kantxan. Sorgintxulo aisialdi taldeak koordinatu du txapelketa.
Urretxuko Aterpe elkarteko kideak dira, eta larunbatean Legazpiko Azokan egin zen lehiaketa irabazi zuten, Urola Garaia ordezkatuz. Bidasoaldeko ordezkariek jaso zuten bigarren saria.
Beasaingo Ostadar dantza taldeak irailaren 20tik 21era osatu du '24 orduz dantzan'. Taldearen 40. urteurrena ospatu ez ezik, Maurizia Aldeiturriagari gorazarre egin diote ekitaldiarekin. Ikus bukaerako dantzak eta agurra bideoan.
Izena irailaren 26ra arte eman daiteke.
Aitziber Gine psikologo eta psikoterapeuta legazpiarrak gidatuko ditu. Urrian emango ditu, eta asteazkenean eman behar da izena, elkartearen egoitzan.
Auto istripuz hil ziren Andoni Zabaleta eta Igor Iñurritegi legazpiarrak eta Pau Alsina katalana gogoratzeko kontzertuaren bigarren edizioa izango da. Kontzertua martxoaren 22an izango da, eta sarrerak salgai daude.