Kirol eta kultura ikastaroak antolatu dituzte Olaberrian
Izena irailaren 26ra arte eman daiteke.
Olaberriko Udalak kirol eta kulturako urteko ikastaroen eskaintza atera du. Kirolean Pilatesa, zunba, yoga, zaharren gimnastika eta zunba strong tonifikazioa egin daitezke; kulturan, josketa, dantza latindarrak, Iñaki Telleriarekin sukaldaritza (urriak 1) eta mikologia (azaroaren 5ean azalpenak eta 9an irteera). Irailaren 26ra arte eman liteke izena, Google Forms plataforman edo Whatsappez idatzita (681 17 51 13). Ikastaroen hiruhileko prezioa 75 euro da (sukaldaritzakoa eta mikologiakoa izan ezik).
- Pilatesa. Astearteetan eta ostegunetan, 18:15etik 19:15era.
- Zunba. Astearteetan eta ostegunetan, 19:15etik 20:15era.
- Yoga. Astelehenetan eta asteazkenetan. Goizez 09:15-10:45, arratsaldez 17:30-19:00.
- Hirugarren adinekoen gimnastika. Astearteetan eta ostegunetan. Pilatesa 10:30-11:30; gimnastika 11:30-12:30
- Zuna strong tonifikazioa. Astelehenetan eta asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara.
Kultura ikastaroak:
- Sukaldaritza, Iñaki Telleriarekin. Udazkeneko produktuak prestatzeko ikastaroa. Urriaren 1ean, 17:30ean, Arkupe elkartean.
- Josketa. Astelehenetan. A taldea 15:00-17:00 bitartean, B taldea 17:00-19:00 bitartean. Urriaren 7an hasiko da.
- Mikologia. Saio teorikoan mikologiaren azalpenak, azaroaren. 5ean. Basora irteera eta perretxikuak sailkatzea, azaroaren 9an.
- Dantza latindarrak. Ostiraletan, 18:00etatik 19:00etara.