Xabier Zaldua, seigarren euskal pentatloiko finalean
Larunbatean euskal pentatloiko finala jokatu zen Azpeitian. Xabier Zalduak zumarragarrak seigarren egin zuen. Berak amaitu zuen azken postuan. Zalduaren azken pentatloia izan da. Azken postuan amaitu arren, lan ona egin nahi zuela esan zuen. Lortu zuen, denbora txukuna egin baitzuen. Gainera, zezen plazari eman zion azken itzulian zaleen txalo zaparrada jaso zuen.
Horra hor sailkapena:
1. Izeta VI: 30:53
2. Xabat Olaizola: 31:48
4. Beñat Telleria: 33:47
5. Aritz Irazabal: 35:20
3. Ioritz Gisasola: 36:43
6. Xabier Zaldua: 37:28
Argazkiak: Pedro Martinez/Noticias de Gipuzkoa