'Komunikazio-estrategiak eta sexu indarkerien prebentzioa haurtzaroan' saioa egingo dute Ordizian
Bi saioa egingo dira urriaren 2an D'Elikatuzen: 17:00etan, hezkuntza arloko profesionalei, teknikariei, hezitzaileei eta irakasleei zuzendutakoa; eta 19:00etan, gurasoei, familiei eta interesa duten guztiei irekitakoa.
Urriaren 2an, Komunikazio-estrategiak eta sexu indarkerien prebentzioa haurtzaroan saioa egingo da Ordiziako D’Elikatuz Zentroan, iaz aurkeztu zen ‘Lolaren bizikleta’ ipuineko erreferentzia-materiala erabilita. “Tabua apurtzea lehen urratsa da, haurtzaroan sexu erasorik ez izateko”.
Bi saio egingo dira, 17:00etan, hezkuntza arloko profesionalei, teknikariei, hezitzaileei eta irakasleei zuzendutakoa. Eta 19:00etan, gurasoei, familiei eta interesa duten guztiei irekitakoa.
Parte hartzeko izena eman behar da berdintasuna@ordizia.eus helbidera idatzita edo whatsapp bidez, 688 822 329 zenbakira idatzita.