Ordizia igeriketa taldeak larunbatean ospatuko du 50. urteurrena
Goizeko ekitaldiak Majori kiroldegian egingo dituzte, eta gainerakoak, pilotalekuan. Herri bazkarian ehun lagunetik gora elkartuko dira.
Mende erdia ospatuko du Ordiziako igeriketa elkarteak larunbatean, gaur egungo eta garai bateko igerilariak elkartuta. Egun osoko egitaraua antolatu dute horretarako.
Goizeko ekintzak Majori kiroldegian egingo dituzte, 10:30ean hasita. Erreleboak, puzgarriak eta hamaiketakoa prestatu dituzte goizerako. 13:00etan taldeko argazkiak aterata amaituko dute goizeko jardunaldia.
Eguerditik aurrera, herrigunera eramango dute festa. 14:30ean, bazkaria egingo dute pilotalekuan, Biziola kooperatibak prestatuta. “Azkenean 138 lagun elkartuko gara, erdiak igerilariak eta erdiak helduak”, diote elkartekoek.
Photocalla, aurpegi margoketa eta herri kirolak izango dituzte eguna amaitzeko, guztia Dj Monkeyren musikaz girotuta.