Ordizianek kanpaina berria jarriko du bihar martxan
Poltsa bana jasoko dute opari herriko dendetan 30 euroko erosketa egiten dutenek.
Ordizian Merkatari Elkarteak kanpaina berri bat jarriko du martxan bihartik aurrera, Ordiziako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Herriko dendetan gutxienez 30 euroko erosketa egiten duten guztiei Ordizian poltsa tolesgarri bana oparituko diete, “hauek amaitu arte”.
Erosketa tiketa edo tiketak Ordizian-en bulegoan erakutsi beharko dira (30 euroraino meta daitezke tiketak).