Ostiralean hasiko dira Altzagako San Migel jaiak
Ostiralean frontenis txapelketa eta patata tortilla lehiaketa izango dira. Larunbatean, herri bazkaria eta Balantza erromeria taldea. Igandean, azkenik, herri kirolak eta sagardo txapelketa. Autobusa egongo da larunbat gauean.
Irailaren 27tik 29ra bitartean ospatuko dira San Migel jaiak Altzagan. Egitaraua prest dute:
Ostirala:
- 19:00: Frontenis txapelketa.
- 20:00: Patata tortilla eta pintxo hotzen lehiaketa.
Larunbata:
- 13:00: Triki-poteoa.
- 14:00: Herri bazkaria Maialen Akizu eta Iban Urdangari bertsolariekin, Iñaki Larrañaga eta Imanol Intsausti trikitilariekin, eta Hekthor Folk musikariarekin.
- Ondoren: Toka txapelketa.
- 21:00: Pintxo jana.
- 23:00: Balantza taldearen emanaldia.
Igandea:
- 11:00-14:00: Puzgarriak.
- 12:00: Txokolate jana.
- 13:00: Meza.
- 18:00: Herri kirolak: Julen Diaz eta Pablo Kanpo harri jasotzaileak eta Julen Alberdi eta Iñaki Azurmendi aizkolariak.
- Ondoren: Sagardo dastaketa.